XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EZKONGAIAK.

Kale guztian ez egoan lekurik kotxea aparkatzeko.

Mariño Nafarroako etorbidetik sartu zan herrian bere peugeotean.

Eskoirantz eta ezkerrerantz begitu ta leku guztiak beteta ikusi ebazan.

Jenteak udako arropa alaiez jantzita, gizonak arkondara zuriakaz, emakumeak kolore argiko soinekoekin eta umeak zuriz, kaleko alde biak betetan ebezan.

Batzuk kotxe aurretik igaroten ziran alde batetik bestera.

Itsasoaren hurretasunak brillu berezi bat emoten eutson argiari.

Goizeko eguzkitan Mariñok jaiak ospatzen hasitako herri bat ikusten eban.

Nafarroako etorbidea amaitu zanean eskerretara okertu ta leku bat aurkitu eban.

Han sartu eban kotxea.

Giltzari buelta emon eutson.

Derrepente motorraren zurrumurrua isildu ta kotxearen dardarea gelditu egin zan.

Telefonotik berba egin behar eban.

Barriro aurkitu zan Nafarroako etorbidean.

Bar baten sartu zan.

Telefonua libre egoan.

Numeru bat markatu eban.

Belarritresnea raa... raaa... raaa... hasi zan.

Zein da?.

Pedro Gallastegi hor dago?.

Ez, prozesiyura jun da.

Nahi dezu utzi enkarguren bat?.

Ez, eskerrik asko.

Esaiozu mesedez Mariñok deitu deutsola.

Esango diyot.

Eskerrik asko.

Agur.